XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

STENHOUSE, L. (1987): , 183 orr.

Liburu honetan, Rudduck eta Hopkins-ek, egilearen pentsamendu pedagogikoa eta bere aktibitate praktikoa ezagutarazteko, Stenhouse-k idatzitako makina bat lan errepresentagarri aukeratu eta aurkezten dute.

Egilea, 70gn. hamarkadaren bitartean, ikerketa eta garapen kurrikularraren inguruan sortutako korrontearen pertsonalitate nagusienetako bat da.

Bere pentsamenduaren araueraz, ikasgelako ihardueran irakasleekin lan egin zuen.

Curriculum sortzeko, garatzeko eta aplikatzeko moduari fokapen berria eman zion; Curriculum, ikaslearen aprendizaiarako zein dozentearen etengabeko formakuntzarako, elementu klabetzat hartzen delarik.

Idazlan bilduma hau, ekintzazko ikerketa (investigación en la acción) metodoa eta curriculum eredu prozesuala, gure eskoletan erabiltzen hasteko gonbidapena da.

Guzti hau proposamenak egokitzeko eta banatzeko, eta, ondorioz, hezkuntz kalitatea goitzeko bide aproposa bezala.

Nire ustez, honako honetan aurkezten dugun diseinu kurrikularraren kontzepzioa, gure hezkuntz sisteman sartzeko une egokirik izatekotan, oraingo hauxe da.

Laburbilduz, hezkuntz berrikuntzak, irakaskuntz kalitatearen gorapenak, irakaslegoaren etengabeko gaurkotzeak eta ikastetxeen funtzionamendu autonomiak, Stenhouse-ren proposamena, orain eta hemen, aplikarria ezezik beharrezkoa... eta baita ezinbesteko egitate izatea ere, esijitzen dute. M. A. C./ X. E.